" Alex de la Iglesia. Atzera begirako ferpektua "

Alex de la Iglesia. Atzera begirakoa Alex de la Iglesia. Atzera begirakoa

Gure arteko zinemagile garaikide garrantzitsuenetakoaren eta nazioartekoenaren filmografia osoa Baionan (Cinema l’Atalante), Bilbon (AlhondigaBilbao), Donostian (Antzoki Zaharra) eta Gasteizen (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba) programatzea aurrerapauso bat da Euskadiko Filmategiaren historian. Euskal ondare zinematografikoa kontserbatzeak, ikertzeak, berreskuratzeak eta zaharberritzeak gure eginbeharren muina izaten jarraituko du; baina, era berean, hedapenaren esparruaren baitan, iritsi da euskal pantailetara jauzia emateko unea. Eskuartean dugun egitasmo honekin erabaki dugu epe laburrean argitaratuko dugun Alex de la Iglesiari buruzko liburua, bere lanaren atzera begirakoarekin bat etortzea. 80. hamarkada amaierako Bilbon zuzendari artistiko gisa egindako lanekin abiatuko da atzera begirakoa, eta La chispa de la vida (2011) bere azken pelikularen aurrestreinaldiarekin bukatuko da, telebistarako egindako zenbait lan tartekatuta (La habitacion del niño eta Pluton B.R.B. Nero).
Hau da Euskadiko Filmategiaren lehenengo atzera begirakoa eta ziur gaude ez dela azkena izango. Etorkizuneko erronkek presentzia handiagoa eskatzen digute herri honetako eragile kultural gisa. Horretarako, hobe izango dugu, balada tristeak abestu ordez, argitara ateratzea bizitzaren txinparta den zinema. Alex de la Iglesiak laguntza eman digu, eta, era berean, ugariak izan dira euskal hiriburuetan izandako lankidetzak ere. Mila esker guztioi. Euskadiko Filmategiko lan-taldeak proiekzio zoriontsuak opa dizkizue. Goza ezazue bilbotarraren filmeez. Motorra, akzio (mutantea) eta… ekin!
Joxean Fernández
Zuzendaria

Nire filmeen atzera begirakoa egitearen ideia, alde batetik, estimulatzailea iruditzen zait, baina, bestetik, kezkagarria. Sexua bezalakoa da. Nahi duzu, baina gero arazoak ekarriko dizkizun beldur zara. Norberak egindakoa bere osotasunean erakusteak larritasuna eragiten du; izan ere, agerian uzten du arbitrarioa, eroa, eta hain zuzen ere horregatik, kuriosoki koherentea, eta baita zorrotza ere baden lana. Zergatiak, gaiak eta ondorio batzuk besteekin pilatzen dira, eta bere osotasunean ikusteak ezohiko kointzidentziak sorrarazten ditu. Ildo horretan neroni ere harrituta geratu izan naiz, adibidez, traizioak, telebistaren presentziak, aita bilatzeak, edota dekoratu batek ezkutatzen duen iruzur tragikoak, sarritan joan etorrian dabiltzan kontuak direla ohartuta. Barregarri geratzea, pailazoak, maitasunaren eta umorearen arteko harremana edota umorearen eta izuaren arteko erlazioa ulertzeko saiakerak etengabeak dira. Hau ez da ez ona ezta txarra ere, horrela da, besterik gabe. Dagoeneko ezin diot neure buruari ihes egin. Heriotzara arte neure buruarekin bizitzera kondenatuta nago. Zama hau duintasunarekin eramaten saiatuko naiz. Infernua ez dira besteak, nik uste nuen bezala. Nire arimaren txokorik ilunenean dago ezkutatuta okerrena. Neroni naiz etsaia, aitortzera ausartzen ez naizen ni hori. Uste dut horretaz guztiaz dagoeneko hitz egin dudala film batean. Pelikula hauetan neronen txarrena eta onena dago, eta ez dut ukatzen. Onartzen ez dudana, agian, gauza bakar bat da: aspertzea.
Alex de la Iglesia

1 2

Liburuxka

Alex de la Iglesia. Atzera begirakoa. Liburuxka
Liburuxka. Behera kargatu

Liburuxka. Online irakurri

Motorra, akzio (mutantea) eta... ekin!

Alex de la Iglesia. Atzera begirakoa. Liburuxka BAIONA
Cinema l’Atalante


20:30
BILBO
AlhondigaBilbao


20:00
DONOSTIA
Antzoki Zaharra
Teatro Principal

20:00
GASTEIZ
Aula Fundacion
Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba

20:00
MAMA (1989)
AMOR IMPASIBLE (1992)
TODO POR LA PASTA (1991)
  15/11/2011 08/11/2011 02/11/2011
ACCION MUTANTE (1992) 18/11/2011 22/11/2011 10/11/2011 03/11/2011
EL DIA DE LA BESTIA (1995) 21/11/2011 29/11/2011 22/11/2011 07/11/2011
PERDITA DURANGO (1997) 25/11/2011 01/12/2011 24/11/2011 21/11/2011
MUERTOS DE RISA (1999)   13/12/2011 20/12/2011 23/11/2011
LA COMUNIDAD (2000) 06/12/2011 15/12/2011 27/12/2011 25/11/2011
800 BALAS (2002) 13/12/2011 20/12/2011 10/01/2012 28/11/2011
CRIMEN FERPECTO (2004) 15/12/2011 03/01/2012 12/01/2012 23/12/2011
LA HABITACION DEL NIÑO (2006) TV
MIRINDAS ASESINAS (1992)
  10/01/2012 17/01/2012 28/12/2011
LOS CRIMENES DE OXFORD (2008) 05/01/2012 17/01/2012 24/01/2012 09/01/2012
PLUTON B.R.B. Nero (2008-2009)   24/01/2012 31/01/2012 12/01/2012
BALADA TRISTE DE TROMPETA (2010) 09/01/2012 31/01/2012 07/02/2012 18/01/2012
LA CHISPA DE LA VIDA (2011)
Aurrestreinaldia
  30/11/2011    

ORDUTEGIA

Emanaldiak 20:00etan hasiko dira Antzoki Zaharrean (Donostia), Aula Fundacion Caja Vital Kutxa-CC Dendaraban (Gasteiz) eta AlhondigaBilbaon (Bilbon); Cinema l’Atalanten (Baiona), berriz, 20:30ean.

SALNEURRIAK

Bilbo/Donostia/Gasteiz
Sarrera: 4 € (AlhondigaBilbao eta Caja Vital Kutxa txartelekin: 3 €).
Zikloaren abonua: 30 € (Caja Vital Kutxa txartelarekin: 25 €).
Baiona
Sarrera: 4,20 €. Ez dago abonurik.
Sarreren salmenta: proiekzio-aretoetan.

BERTSIOA

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko emanaldiak jatorrizko bertsioan eta azpititulurik gabe izango dira; Perdita Durango (jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin) eta Los Crímenes de Oxford (jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin) filmak izan ezik. Baionako emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eta frantsesezko azpitituluekin izango dira.

Antolatzailea:

Filmoteca Vasca

Euskadiko Filmategia Fundazioaren Patronatua ondorengo erakundeek osatzen dute:

Gobierno Vasco, Diputación de Gipuzkoa y Diputación de Álava

Euskadiko Filmategia Fundazioa ondorengo erakundeak finantzatzen du:

Gobierno Vasco

Alex de la Iglesiaren atzera begirakoa ondorengo erakundeen lankidetzari esker posible izan da:

Ondorengo erakundeen laguntzarekin:

Ikusentzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren laguntzarekin:

Antso Jakituna, 17 - 20010. Donostia Tel: + 34 943 46 8484 - Fax: + 34 943 46 9998 - www.filmotecavasca.com